Berriak

Aurkezpena

Nazioarteko Eskubaloi partidu garrantzitsua jokatuko da Lezon

2017ko Abenduak 26

Abenduaren 28an,ostegunean, arratsaldeko 20:00etan Maroko eta Euskal Selekzioaren arteko senior gizonezkoen nazioarteko eskubaloi partidua jokatu da Bekoerrota Kiroldegian. Sarrerak salgai daude, Lezoko Tiñelu, Gure Txoko eta Sotxo tabernetan, Errenteriako Ereintza elkartean eta Donibaneko kirol elkartean. Egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira.

 
Auzokonposta

Auzokonposta guneetako bisita berria asteartean

2017ko Abenduak 22

Abenduaren 26an, asteartean, , hileroko jarraipen-bisita egingo da auzo-konposta egiteko guneetara 9:30-12:30 bitartean.

 
kartera

Galdutako kartera bat utzi dute Udaltzaingoan

2017ko Abenduak 22

Herritar batek kartera bat aurkitu du kalean eta Udaltzaingoan utzi du. Inork karterarik galdu badu pasa dadila Lezoko Udaltzaingotik.

 
Gabonak 2017

Gabonetako kultur eta kirol egitaraua

2017ko Abenduak 22

Kultur eta kirol egitarau zabala antolatu du Udalak Gabonetarako: kontzertuak, liburu eta disko azoka, ipuin kontaketak, pailazoak, Gabonetako eskubaloi kanpusa, Skate eta Scooter ikastaroa eta Urpekaritza Bataioak, besteak beste.

 
Kirolak

Gabonetan ere kirola egiteko eta ikusteko aukera

2017ko Abenduak 20

Ohiko jarduerez gain, Lezoko Kirol instalazioetan kirol jarduera bereziak antolatu dira datozen egunetarako; besteak beste: Gabonetako eskubaloi kanpusa, Skate eta Scooter ikastaroa eta Urpekaritza Bataioak. Era berean, abenduaren 26an, asteartean, Eskubaloiko Euskal Selekzioaren entrenamenduaz gozatu ahal izango dute herritarrek Bekoerrota Kiroldegian.

 
sari banaketa

IV. OrriBakaR literatur lehiaketako sari banaketa

2017ko Abenduak 19

Ostiral arratsaldean banatu ziren IV. OrriBakaR literatur lehiaketako sariak: 100 euroko hamar bale, liburuak erosteko. Aurtengo irabazleek Jesus Maria Martiarena alkatearen eskutik jaso zituzten sariak.

 
1 2 3 4 5 6 7 8

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer